sábado, 14 de marzo de 2009

Gure kultura

Hona hemen Amoroto Vaya Semanita programari esker famatua egin zenekok bideo bat, gure kulturaren parodia alai eta dibertigarria. Gure ardurapean dauden umeak ordea beste kultura oso ezbardina ikasiko dute udaleku hauetan, euskal landako eta kostako kultura paregabeak hain zuzen.

Gure lehen eguna





Gure lehen egunean umeak ezin pozago heldu dira gure egoitzara. Bertan haien logelak ezagutu bezain laster urten gara ingurua ezagutzera. Herritik ibili eta frontoian jan ostean, inguruko mendi eta paisaiak ikustera ibilaldia egin dugu. Ibilaldian zehar umeek elkar ezagutzeko aukera izan dute eta denek igaro dute arratsalde atsegin bat bertako landetan jolasten.

Gure monitore prestatuek umeak momentu oron begibistan izan dituzte eta hauek lagun talde eder bat osatu dute, ume guztiek lagun onak egin dituztelarik. Gauean ez dute arazorik izan lo egiteko, afaldu ostean egindako jokoen ondorioz guztiak nekatuta egon direlako. Hurrengo egunerako deskantsatuta egon beharko dute Lekeitiora egingo den irteerarako prest egon daitezen.

Ongi etorri Amorotora



Gure blog honetan Amoroton uda igaro eta ondo pasatzeko behar den informazio guztia aurkituko duzu. Bertako udalekuetako arduradunok hemen jasoko dugu interesgarri deritzoguna gure aisialdirako eskaintzari buruz, gure bezeroak interneten bidez eskuragarri izan dezaten. Hala ere gurekin kontaktuan jarri nahi izatekotan hurrengo posta elektronikora mezu bat bidal dezakezu: delolmo123@gmail.com.

Amoroto Euskal Herriko herririk politenen artean koka dezakegu, mendi artean Bizkaiko eskualde ederrean baitago. Bertako bizitza lasaiari esker udan umeak lasai ibiltzeko aproposa zalantzarik gabe, eta kostarekiko duen hurbiltasunari esker, mendiaz gain hondartzara ere hainbat bisitaldi egiten dira. Horrela, Bizkaiko mendi, aran eta herri xarmangarriak ezagutzeaz gain, itsasaldeaz ere gozatzeko aukera izango dute umeek.